Bat egin ekimenarekin, baliatu eskainitako zerbitzu eta laguntzak, eta gozatu euskara!

Errotulazioa:
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 350 euroko mugarekin.
%30
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 240 euroko mugarekin.
Irudi korporatiboa, kanpora begirako dokumentuak: eskuorriak, inprimakiak, txartelak, eta abar:
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 400 euroko mugarekin.
%30
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 250 euroko mugarekin.
Webgunea:
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 500 euroko mugarekin.
%30
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 360 euroko mugarekin.
Enpresetan eta merkataritza-establezimenduetan euskararen normalizazioan laguntzeko programa informatikoak:
%50
Diruz lagunduko da programa informatiko bakoitzaren kostuaren, 250 euroko mugarekin.
Errotulzazioa
Euskaraz bakarrik
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 350 euroko mugarekin.
Euskaraz eta gaztelainaz
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 240 euroko mugarekin.
Irudi korporativoa
Euskaraz bakarrik
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 400 euroko mugarekin.
Euskaraz eta gaztelainaz
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 250 euroko mugarekin.
Webgunea
Euskaraz bakarrik
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 500 euroko mugarekin.
Euskaraz eta gaztelainaz
%50
Dirulaguntza-aldi bakoitzeko, 360 euroko mugarekin.
Programa informatikoak
%50
programa informatiko bakoitzaren kostuaren %50 dirulaguntza-aldiko, 250 euroko mugarekin.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Zerbitzua guztiz doakoa da. Gehienez, 5 orri edo 1.200 hitz itzuliko dira. Testu luzeagoak jasoz gero, kasu bakoitza aztertuko dugu, irtenbide bat aurkitzeko.
Itzulitako testuek publiko orokorrari zuzenduta egon beharko dute: errotuluak, txartelak, menuak, prezioen zerrendak... Ez da barne-erabilerako dokumenturik itzuliko (enpresaren estatutuak edo barne-erabilerako beste edozein dokumentu, adibidez.
Zerbitzua eskatzen dutenek Basauriko merkatariak eta ostalariak izan behar dute.
Testuak zuzentzeko eta hizkuntza-aholkularitza jasotzeko zerbitzua ere jartzen dugu udalerriko merkatari eta ostalarien esku.

Itzulpen Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Helbidea: Bidearte 10, 48970 Basauri

Telefonoa: 944 666 312

E-maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Beharsarea da lana eskaintzeko eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra. Lana hitzak euskaraz dituen bi esanahiei erreparatuta, lan-beharrak (beharra) eta lan-eskaintzak (lana) uztartzen dituen topagunea da.
Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen, eta lan horiek egin nahi dituzten euskaldunen artean. Beraz, merkatariek eta ostalariek euskaraz dakien jendea behar badute, plataforma hori erabili ahalko dute kontratatzeko..

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Udalak dirulaguntzak ematen dizkie Basaurin erroldatuta dauden edo bertan lan egiten duten 16 urtetik gorakoei, euskaltegietako ohiko moduluetan euskara ikastaroak egiteko.
Era berean, udalerriko euskaltegiekin elkarlanean, ostalaritza eta merkataritzako langileentzako ikastaro bereziak antolatuko dira, laburrak eta ordutegi bereziekin.
Ikastaro guztiz praktikoak.
Laster martxan:
  • 20 eta 60 orduko ikastaroak (2021eko irailatik aurrera)
  • 3 egun astean. Ordu eta erdi/eguna
  • 2 maila: 0 (hastapenak) eta oinarrizkoa.

Prezioa: 20 € / 60 €

Bat egin eta parte hartu!

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Basauriko merkatariak eta ostalariak bezeroekin eroso eta erraz komunikatu ahal izateko, Udalak zenbait kartel eskaintzen dizkie, negozioan erabiltzeko.
Nola funtzionatzen du?
Ikusi gure kartel guztiak, eta aukeratu zure establezimendura hoberen egokitzen dena!
Bete inprimakia eta idatzi behar duzun kartelaren erreferentzia-zenbakia. Jar zaitez harremanetan inprimategi laguntzaileetako batekin, zurea pertsonaliza dezaten.
Astebeteko epean, jaso kartela zuk aukeratutako inprimategian.
Materialak
Comercio
Hostelería
Material general
Covid-19

Kartelak eskuratzeko, bete inprimaki hau