KAISHOP, zer behar duzu?”

Basauriko Udalak, Erandio, Leioa, Getxo eta Gernikako Udalekin batera eta Txorierriko Mankomunitatearekin KAISHOP kanpaina jarri du martxan, Alkarbideren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, herriko saltoki txikiak indartzeko eta Basauriko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko.
Kanpainak bi gai nagusi jorratzen ditu: 
Euskarak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzia. Euskara guztiona da, kalitatezkoa, hurbilekoa: Lehen hitza euskaraz + 0 km = kalitatea.
Tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen digun tratu pertsonal eta hurbila. Kalitatezko produktuak gertu erosteko aukera, gure beharretara berehala egokitzen den zerbitzu bati esker.
KAISHOP! kanpaina Basauriko Udalak urteetan zehar merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko egindako lanaren beste urrats bat da. Aurten 60 establezimenduk parte hartu dute kanpaina honetan, herritarrok eguneroko harremanetan euskara erabiltzera gonbidatuz.

KAISHOP! 2025 publizitate kanpaina maiatzean zehar egingo da. Basaurin 6 establezimendu aliatu izan ditugu, kanpainaren irudia izateko prest egon direnak eta udalerrian zozketatuko diren sariak eskaini dituztenak. Udalerri mailako sariak daude eta Bizkaia mailako saria dago. Zozketan parte hartzeko galdera bi erantzun behar dituzue karteletan dauden QRak erabiliz. Aurtengo 6 establezimendu aliatuak hauexek dira:

- Bar Nervion

- Gure Fisioa 

- La ventana de Ziortza 

- Gema Loradenda 

- Malutak

- Elkar

Sariak euskaraz erosten duten bezeroentzat dira!

KAISHOP! karterita doan jasoko dute Basauriko establezimendu parte-hartzaileetan euskaraz erosten dutenek.

Parte hartu!